Porrotx pailazoak emango dio hasiera festari, 12:30etan. 13:00ak aldera, Marian Beitialarrangoitiak balorazioa egingo du.
Atez Atekoari ongi etorri jaia egingo zaio gaur, Tilosetan, 12:30etatik aurrera. «Atez Atekoaren etorrerarekin inoiz baino gehiago birziklatuko dugulako harro gaudela erakutsiko dugu gaur». Jaiari hasiera Porrotxek emango dio, ikuskizun bereziarekin. 13:00ak aldera sariak emango dira, bideo labur lehiaketakoak, eta ondoren, Marian Beitialarrangoitia Alkateak lehendabiziko balorazioa egingo du, Atez Atekoaren inguruan.
Pintxoak eta sagardoa izango dira ongietorri festan, eta erakusketa bat ere bai, Usurbilgo hondakinen kudeaketari buruzkoa. Oiartzunen egindako panel informatiboak ere jarriko dituzte, eta Autokonpostaren Txokoa ere bai.
Gonbitea luzatu du Udalak, festara azaltzeko, «zuen poza adieraztera»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!