«Hilabete luzeak daramatzagu lan eta lan herritarrekin, guztia prest izateko, eta egun hori iritsi da». Gaur, 23:00etan hasiko da atez ateko bilketa Hernanin, eta Marian Beitialarrangoitiak azpimarratu duenez, laster hernaniarrak «oso harro egongo gara egindako guztiarekin».
Beitialarrangoitiak normaltzat jo ditu herritarren zalantzak, kezkak eta kritikak, «errealitate berri baten aurrean jarri dituelako hernaniarrak. Baina egunek aurrera egin ahala eta informazioa jaso ahala, konturatu gara Atez Atekoa sinplea, erraza eta erosoa dela».
«Birziklatze maila %80tik gora jartzeko moduan izango gara, eta hondakinen arazoari konponbidea emango zaio Hernanin, herritarren osasuna kaltetu gabe, eta Ingurumena zainduta». Azkenik azaldu du, informazio bulegoak zabalik jarraituko duela edozein kezka argitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!