Hasi da Atez Atekoa, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 9a, 02:00

Kontainer guztiak kenduta, gaur hasiko dira zaborrak atez ate biltzen Hernanin. Egunero hondakin jakin bat atera beharko da. Gaur janari-hondakinak atera behar dira (kubo marroia), 20:00etatik 23:00etara.

Gaur hasiko da Atez Ateko zabor bilketa Hernanin. O­s­tiralean kendu zituzten kon­tainer batzuk, eta larun­ba­tean gainerakoak. Gaurtik au­rrera beraz, etxe aurreko zintzili­ka­tze­ko posteetan utzi­ko di­tuz­te hondakinak hernaniarrek. Egun bakoi­tzean hondakin jakin bat atera beharko da, 20:00etatik 23:00etara. Ontzi arinak edo plas­ti­koak bi egu­ne­tan atera li­tez­ke, papera egun batean, erre­fusa ere bai, eta organikoa hiru egunetan. Par­de­lak eta konpresak egu­nero ate­ra ahal izango dira. Gaur, organikoa (janari-hondakinak) ate­ratze­ko eguna da; kubo ma­rroia, hain zuzen ere.

Konposta etxean egiten, 700 familia
Gaur organikoa atera gabe ge­ratuko dira Hernaniko 700 familia inguru, etxean kon­pos­tatzen dutelako. Kopuru hori haunditzea espero dute.

Ostegunetan furgoneta
Orain arte bezala, San Mar­kok zenbait hondakin ges­tio­na­tzen segiko du. Ho­rre­gatik, os­te­gunero, furgoneta feri ka­lean izango da, Ur­bie­ta kalean. Hara eraman ahal izango dira, olio erabilia, eta etxeko altzari txikiak, eta abar. Laster, Garbigunea ere prest izango da, birziklatu ezin diren hondakin horiek eraman ahal izateko.

Larrialdi eta bilketa guneak
Zerbaitegatik, eguna eta or­dua egoki etortzen ez zaio­nak, erabili ditzake larrialdi gu­neak: Antziola, Elizatxo eta Akarregin. Landa-inguruetan berriz, zabo­rrak Atez Ate bilduko ez di­ren tokietan, bilketa gu­neak izan­go dituzte, eta ez dute egun eta ordutegirik izango: Ereñotzu, Osiñaga, Martin­de­gi eta Jauregin.

Hamar langile, bilketarako
Hamar langile kontratatu di­tu Udalak, Atez Ateko bilketa egiteko. Sei her­na­nia­rrak di­ra. Bederatzi gi­zon eta ema­kume bat. Gauez egingo dute lan. Enpresa pu­bliko be­rria sor­tu du Udalak, Usurbil eta Oiar­tzunekin ba­te­ra, eta orain arte San Marko Man­ko­muni­ta­teak kudeatzen zituen hon­dakin gehienak, en­presa pu­bliko ho­rren bi­dez kudeatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!