CLAUDIO MEDELIN PELLICANI Egitasmoko partaidea: «Hizkuntzak, praktikatuta ikasten dira eta jendeari esango nioke egitasmoan parte hartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 9a, 02:00

Claudio Medelin, Kaio Hernanin bizi den italiarra da eta ‘Gure Artean Euskaraz’ egitasmoko partaidea. Kurtsoa bukatzear den honetan, bere esperientziaren berri galdetu dio Kronikak.

Zer moduz dijoa Gure Artean Euskaraz egitasmoa?
Oso ondo. Orain arteko esperientzia motza izan da, baina primeran nabil. Ni euskaltegian ari naiz eta segituan hasi nin­tzen euskera ikasten; izan ere, hizkuntzak asko gusta­tzen zaizkit, eta herrian integra­tzeko, egitasmo hau apro­be­txa­tzea erabaki nuen. Batez ere, jendearekin hitz egin eta esamoldeak ikasteko. Eus­kera zaila da ikasteko eta euskaltegikoa askotan ez da kalean ibiltzen dena. Egi­tasmo ona da Gure Artean Euskaraz.

Balio izan dizu? Emaitzekin pozik zaude?
Esperientzia motza izan de­nez, ezin dut askorik esan, baina nabaritzen da ´soltura` hartzen duzula. Gainera, jendeak beldurra dio euskera ikasteari, baina praktikaren bidez ez da hain zaila. Hizkuntzak praktikaren bi­dez ikasten dira eta jendeari esango nioke egitasmoan parte hartzeko.

Garrantzitsua iruditzen zaizu euskera ikastea?
Bai. Nik lanean ez dut behar, bai­na beste lantokietan ga­rran­tzitsua da. Horrez gain, ondo dago jendearekin harremanak sortu eta indar­tzeko. Nahiz eta gazteleraz moldatu, eskeraz beste begi batzuekin begiratzen dizute. Onartzen dute integratzeko egiten den esfortzua.

Zer esango zenioke euskera zaila dela esaten duenari?
Beste hizkuntzak bezalakoa dela. Bere zailtasun puntu berezia dauka, baina logikaren bidez eta pixka bat pen­tsatuta ateratzen duzu. Ikasi behar duenari esango nioke animatzeko eta beldurrak uxatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!