Argazkilari zaletasuna duten umeek goiz ederra pasatzeko aukera izango dute bihar, aurten aurreneko aldiz, haurrentzako argazki rallya antolatu baitute. Rallya Foto Forum Hernani elkarteak antolatu du, eta bost eta hamabi urte bitarteko umeei dago zuzendua, biak barne. Rallyaren languntzaileak berriz, dira Hernaniko Udala, Foto Torres eta La Caixa.
Izen ematea bihar goizean, Udaleko arkupetan
Argazki rallya, helduenaren antzera, goiz osokoa izango da, eta parte hartuko duten neska-mutilek aldez aurretik eman behar dute izena. Izena udaletxeko arkupe txikian eman behar da, goizeko 09:00etatik 10:00etara.
Partehartzea doakoa izango da guztientzat, eta elkarteak erabilera bakarreko kamara bana banatuko du partehartzaile guztien artean.
Argazki rallyaren gaiari dagokionez, adierazi dute irteerako momentuan jakinaraziko dutela.
Bi sari
izango dira
Bost eta hamabi urte bitarteko adin tartea zabala dela kontuan izanda, bi sari izango dira: bat 5 eta 8 urte bitartekoentzat, eta bestea 9 eta 12 urte bitartekoentzat. Bi sariak berdinak izango dira, argazki kamara digitala.