Nola okurritu zitzaizuen horrelako abentura batean sartzea?
Momentu honetan sozio asko gara. Lehenengo Maxi Samper hasi zen proiektu honekin eta gero sartu ginen hainbat pelotari. Matxin, Agerre, Elizalde, Gorriz eta ni hau ixtera zihoala ikusita, buruari bueltak ematen hasi ginen ea hau nola salbatu zitekeen pentsatzen. Gure asmoa ez da hasieratik enpresa sortu eta dirua ateratzea, guk erremontea martxan mantendu nahi dugu. Hemendik 2-3 urtera ikusiko dugu gaur egungo egoerari buelta emateko kapaz izan garen eta enpresa bezala funtzionatu dezakegun.
Gu erremontean hasi ginen 18 urte ingururekin. 20 urterekin, gutxi gora behera, profesionaletan debutatu genuen eta 35 urteren bueltan gure ibilbide profesionalari amaiera eman genion. Afizio haundia daukagu eta ixteak izugarrizko pena ematen zigun. Hau abentura bat da, apustu bat egin dugu egoera zaila denean eta espero dugu egoera horri buelta ematea. Honi buelta emateko aukerarik ez dugula pentsatuko bagenu ez ginen sartuko.
Ilusio haundia duzue, ezta?
Bai. Gure helburua da, erremontea eramatea, orain dela 15 urte zuen egoerara. Gutxienez neurri horretara, eta gorago uztea lortzen badugu hobeto. Agian, Euskal Herriko kirolaren mailan gaur egunean gauza interesgarriagorik badago, baina guk erremonteari kariñoa diogu eta honi eutsi behar diogu.
Noiz irekiko da
Galarreta?
Dena ondo badoa Ekainaren 19 aldera irekiko litzateke. Baina ez dugu fetxa konkretu bat jarri nahi dena remodelazioaren epeen menpe dagoelako. Ikusiko dugu, hasiera batean kantxa berritzen ari gara, paretak pintatu, lurra eta sarea aldatu, baina beste gauza batzuk ere konpondu nahi ditugu: estraktoreak, sarrerak txukundu, aulkiak... Esfortzu gehiena kantxan egiten ari gara berriz irekitzerakoan kondiziorik onenetan egoteko. Sarearekin, adibidez, jasotzeko aukera ematen duen sarea jarri nahi dugu. Horrela partidurik ez dagoenean frontoiari beste erabileraren bat emateko aukera egongo litzateke.
Zein aldaketa sartuko dituzue
erremontean?
Apostu eta sarrerak aldatzeko intentzioa dugu. Hala ere, bereziki aldatu nahi duguna frontoiko giroa da. Jendea ekarri nahi dugu berriz frontoira arratsalde on bat pasatzera, eta horretarako, sarrerak merketuko dira eta hauek kontsumizioarekin izango dira. Apostuak ere merketu egingo ditugu, apustu baxuagoak onartuko dira. Gaur egunean apustu baxuena 100 eurokoa da eta korredorearen bitartez egin behar da. Jende berria frontoira etortzean, zaila egiten zitzaion apostatzea prozedura ezezaguna zitzaiolako.
Gure asmoa, apostu merkeak jartzea da, 5 euro ingurukoak. Pelota partidu onak ikusteaz gain apustu batzuk eginda jokoan parte hartzeko, eta gorrien edo urdinen alde egitea ikusleak. Azkenean horrela sortuko da giroa frontoian, izan ere, alper-alperrik ari gara, ez badugu frontoia betetzen edo jende gehiago bertara erakartzen.