Ilusioz prestatutako emanaldi berezia gaur Kantuz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 8a, 02:00

Kantuz Abesbatzaren eguna izango da gaur eta urtero bezala, emanaldia prestatu dute bereziki bazkide eta kolaboratzaileei zuzendua. Aurtengoa emanaldi berezia izango da, Kantuzek 20 urte betetetzen baititu. Hori horrela, urte guzti hauetan zuzendari izandako lau kideek hartuko dute parte eta Anonimuss Hari Laukotea izango da gonbidatua. Kantuze­ko­ek ilusioz prestatu dute gaurko emanaldia eta deialdi berezia egiten diete partaide izan direnei.

«Javier Zubimendi zuzendari zela hasi ginen Kantuz Eguna ospatzen. 15 bat urte izan­go dira. Javierrek gure eguna jarri behar genuela esan zuen, bazkide eta kolabora­tzaileei zuzendua zerbait egin behar genuela zioen eta hala hasi ginen», gogoratzen du Mariaxun Casado Kantuz Abesbatzako lehendakariak. Gaur izango da Kantuz Egu­na, hau da, abesbatzaren egu­na, eta urtero bezala, bereziki bazkide eta kolaboratzaileei zu­zendutako emanaldia pres­­­tatu dute. Aurtengoa, ordea, ema­nal­di berezia izango da, Kan­tuzek 20 urte betetetzen baititu. Hori horrela, 15 abestiko emanaldia antolatu dute eta parte hartuko dute urte guzti hauetan zuzendari izan­dako lau kideek, hala nola, Jaione Escudero, Javier Zubimendi, Amaia Sasiain eta Igor Arro­yok. Horrez gain, Anonimuss Hari Laukotea ere izango da gonbidatu gisa. Casadok azaldu du ilusioz prestatutako emanaldia dela eta espero dutela erantzuna ere halakoa izatea. «Gainera, aurten deialdi berezia egiten diegu urte hauetan koruko par­taide izan direnei; gauza bategatik edo besteagatik utzi egin behar izan dutenei. Oso gustoko izan­go genuke gaur gurekin ba­tera etorriko balira». Emanaldia Milagrosa Are­toan izango da, 19:45etan.

15 abesti eta Anonimuss Hari Laukotea gonbidatua
Kantuz Abesbatzak gaurko prestatu duen emanaldian 15 abestiz gozatzeko aukera izango da. Lehenengo lau abestiak Kantuzek eskainiko ditu, abesti bakoitza zuzendari ezberdinak zuzenduta, hau da, Jaione Escuderok, Javier Zubimen­dik, Amaia Sasiai­nek eta Igor Arroyok. Ondo­ren­go bost abestiak ere Kan­tuzek abestuko ditu eta Arro­yok, egungo zuzendariak izan­go du batuta. Emanal­dia­ren bigarren zati honetan es­treinaldi bat izango da, J. Olai­zola abesbatzako kideak kon­posatutako Adio ene lur abestia. Ema­nal­diak hirugarren zati bat izango du eta ber­tan parte hartuko du gonbidatutako taldeak: Ano­ni­muss Hari Laukotea. Bi abes­ti eskainiko dituzte eta ondoren, Kantuz Abesbatza­ko­ak taulagainera igo eta el­karre­kin egitaraueko azken lau abes­tiak interpretatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!