Afrika, Kuba eta Jamaikako erritmora ibiltzeko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 8a, 02:00

«Kaleak okupatu eta mu­sika lau haizetara zabaltzea izango da aurtengo Kalejira Mu­sikatuaren helburua. Mu­si­ka mugimenduan eta sound system erara», azaldu dute antolatzaileek, gogora eka­rriz, maiatzaren 11n Bob Mar­leyren heriotzaren urteu­rrena dela. Kalejira Musi­katua eki­me­naren hirugarren edizioa gaur izango da eta Afrika, Kuba eta Jamaikako erritmo­ra ibiltzeko aukera izango da Tilosetan, 12:00eta­tik aurrera.

Afrikar perkusio tailerra
12:00etan, Zestoako Eneko Larrañaga Tzunye-k perku­sio tailerra emango du (bes­teak beste, Ttakunpa, Dugu­kolo eta Acoustic Glorious taldeetan aritua da). Dun-Dunak eta djembeak jotzen irakatsiko du, hau da, oinarrizko ezagutza.

Kubako janaria
Kalejira Musikatuan, musi­ka­­rekin batera, ezezaguna den kulturaren bat gertu­ra­tzen saiatzen dira, dastame­na­ren bitartez. Iaz, Gambia­ko janaria probatzeko aukera izan zen eta aurten, Kubako janaria izango da, 14:00etan.

Arratsaldean emanaldiak
Arratsaldeko 16:00etatik 19:00e­­­­­­­­ta­ra, emanaldiak izango dira: Enekora, Conga de barrio, Raul Black jiko, Randy Ganja man eta Selektah stepi. Aurreko edizioetan, bes­te­ak beste, aritu dira, Rude Kanka, Zes­tones, Jah Inity sound sys­tem, Iban Nikolai didgeri­doo, Hernaniko Sam­ba tal­dea, txalapartariak, Mix6T eta Mulambo perku­sio tal­dea, hainbat lagu­nekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!