Hernani igoeraren bila!

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 8a, 02:00

Hernanik Leioan jokatuko du gaur, eguerdiko 12:30etan. Joaneko partiduan 10-9 irabazi zuen, eta gol bateko errenta du igoera lortzeko

Garaipen batera du Her­na­niko waterpolo taldeak igoera. Gaur jokatuko du Leioan, igoera faseko bueltako partidua, eta irabaziz gero, aurreneko mailara igoko da. Partidua eguerdiko 12:30etatik aurrera izango da, eta hernaniarrek gol bateko erren­tarekin hasiko dute partidua.

«Partidu zaila da, baina irabazi dezakegu»
Partidu zaila aurreikusten dute hernaniarrek, baina kontzentratuta jokatuz gero, irabazteko aukera dutela adierazi dio Miguel Angel entrenatzaileak Kronikari: «oso partidu zaila da, gure ondoan nagusi dira Leioa­koak, baina badugu irabazteko aukera. Hernaniko partiduan bezain kontzentratuta jokatzen saiatuko gara». Horrez gain, Miguel Ange­lek dio ezustekoa emango lukeela He­rnanik irabaziz gero: «kon­tuan hartu behar da Leioa aurreneko mailatik datorren taldea dela, eta Hernanik bigarren mailako taldea duela. Hortaz, irabazi eta igotzea lortzen badugu, au­-rreneko aldia izango litzateke». Entrenatzaileak baita ere gogorarazi du autobusa aterako dela gaur, 10:00etan Hernanitik eta animatzera joan nahi duen guztiak izango duela joateko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!