Hitzaldiak eta eztabaida izango dituzte gaur, egun guztian Emakume Gazteen Topaketetan. Hiru egunetan Hernanin izango dira Euskal Herritik etorritako hainbat eta hainbat emakume, eta ikuspuntu feminista batetik gaur egungo munduari begiratzea dute helburu. «Nahikoa motibo badagoelako patriarkatuaren kontra borrokatzeko: emakume gazteon lan baldintzak, indarkeria sexista, zapalkuntzak, botere hierarkiak...».
Hitzaldi eta eztabaidarekin hasiko dute eguna: Autodefentsa feministak, indarkeria, identitateak, harreman ereduak... aztertuko dituzte gaur. Arratsaldeko 20:30etan manifestazioa egingo dute, Atsegindegitik abiatuta, eta 22:00etan afaria eta jaia.