Asteburu osoan, Euskal Herriko bazter askotatik etorritako emakume feministak bilduko dira Hernanin, III. Topaketa Feministan.
Bizitzako eremu askotan «ikuspuntu feministatik eragin beharra» ikusten dute, «emakumearen egoerak erakusten baitu, faltsua dela, instituzioek saldu nahi duten berdintasun hori».
«Feminismoaren egungo erronkak, gazte ikuspuntu batetik landu nahi ditugu: genero indarkeria, identitateak, maitasun eredu ankerra, edota sorkuntza feminista».
Kiroldegiko frontoian bilduko dira, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte, Atsegindegin, eta Biterin, gehienak. Hitzaldi, tailer, eztabaida, ikuskizun... bete-betea dute asteburua, eta parte hartzeko dei egin diete emakume feminista guztiei.
Izenematea, frontoian,
gaur, 17:00etatik aurrera
Apuntatzeko, kiroldegiko frontoian arduradun bat izango da. Hiru egunetan parte hartu nahi duenak, 30 euro ordaindu beharko ditu; egun bateko bonoa, 15 euro.