Kontainerrak gaur kenduko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 7a, 02:00

Kontainerrak gaur gauean kenduko dira, eta bihartik, janari hondakinak kubo marroiean jaso behar dira. Ontzi marroien kodeak laster banatuko dira. Igandean ongi-etorri festa, Atez Atekoari.

Igandean hasiko da Atez Atekoa, eta azken abisuak eman ditu Ingurumen Sailak. Kontainerrak kentzen gaur bertan hasiko dira, eta horregatik, bihartik hasi beharko da janari hondakinak kubo marroiera botatzen. Gaur
kenduko dira betiko-kontainerrak, errefusarenak. Pape­ra­ren kontainerrak eta plastikoarenak (urdina eta horia), bihar gauean kenduko dira.

Ontzi marroien kodeak laster etxeetan
Zintzilikatzeko posteetan ko­deak jarriko ditu Udalak laster, etxebizitza bakoitzak beti kako edo gantxo berbera ibili dezan. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, kode horiek laster bidaliko dira etxeetara; bitartean, bakoitzak, dagokion postea erabili behar du. Biltzaileek kuboa hartutako kakoan utziko dute.

Festa, eta Alkatearen balorazioa, igandean

Ongi etorri festa egingo zaio datorren igandean Atez Ate­koari, 12:30etan, Tilosetan. Po­rrotxek emango dio festari hasiera, eta gero 13:00etan, Ma­rian Beitialarrangoitiak lehen ba­lorazioa egingo du. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!