Hamaikabat alderdiak «arduragabea» iritzi zion, atez ate hondakinak biltzen hasteko erabakiari. Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko Zinegotziak izan ziren atzo Hernanin, Biterin, eta salatu zuten, hiru herri horiek jarrera desleiala azaldu dutela beste herriekiko, eta Gipuzkoatik isolatzeko irrika dutela.
Atez Atekoak orain arte Usurbilen izan dituen datuak ezkutatu egin direla salatu zuten, eta eman diren datu «gutxiak», emaitza txarrak adierazten dituztela.
«5.000 tona zabor, aldameneko herrietara»
Luis Mari Ormaetxea, Xanet Arozena eta Iñaki Arratibelek eman zuten prentsaurrekoa, hurrenez hurren, Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko Hamaikabateko zinegotziek. Usurbilen, 2009ko lehenengo 6 hilabeteetan, helburua baino «askoz datu txarragoak» izan zirela esan zuten. «Paper bilketa %100 hazi nahi zuten; %11 jaitsi zen. Beira %40 hazi nahi zen; %15 hazi. Ontziak %400 nahi zen; eta %17 hazi. Organikoa helburua baino %36 gutxiago».
Horrez gain, zabor asko ondoko herrietara eramaten dela salatu zuten. «5.000 tonelada zabor ondoko herrietara eramango direla kalkulatzen dugu, eta ondoko herriek ordaindu beharko dutela, noski».
«Enpresa publiko berriak zerbitzuak duplikatuko ditu»
Garbitania Zero Zabor enpresa publiko berriak zerbitzuak duplikatuko dituela adierazi zuten, «San Markok ematen dituen zerbitzuak direlako». Herri bakoitzari suposatuko dion gastu ekonomikoa Udal Aurrekontuetan ez omen dago kontenplatua, «gehiegizkoa da, Udalen diru-kutxak dauden egoeran daudenean».
Mankomunitate berri bat sortu nahi dela esan zuten, «PIGRUGak plazaratu duen konponbide integraletik erabat kanpo dagoena»