Gasteiz bisitatu, eta bazkari ederra Amurrion, Ruperto jatetxean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 6a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak irteera antolatu du Araba aldera, hango bazterrak ezagutu, eta egunpasa ederra eginez. Gasteiz hiriburua ezagutuko dute lehendabizi, gia eta guzti, hiriburuaren nondik norako kultural eta arkitektonikoak ezagutzeko. Handik Amurriora joango dira, eta bazkari ederra zain izango dute Rupertorenean: babarrun gorriak, sakramentuekin, barazki menestra, legatza arrautzetan pasea, txahal redondoa saltsan, flana izozkiarekin, eta kafea eta infusioa. Autobusa 09:15etan abiatuko da Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!