‘Turlach’ bihar, musika irlandarra, hiru gonbidatu berezirekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 6a, 02:00

Iain MacLeod, mandolina-jole eskoziarra izango da bihar, Kixkalen, Turlach taldeak gonbidatuta. Turlach taldeak musika irlandarra jotzen du, eta Kixkal tabernan izango da aukera entzuteko, 22:00etan, betiko orduan. Bihar hiru gonbidatu izango dituzte, gainera: Ian MacLeod, Shooglenifty taldean ibilia, eta Eskozian oso ezaguna dena, «ona da, oso ona» Turlacheko kideek diotenez. Eta horrez gain, Estatu Batuar bat izango da, biolin-jole bat, Acadiar biolin estiloa jotzen duena. Hirugarren gonbidatua oso famatua omen da, baina oraingoz sekretuan mantenduko dute, «secrets, secrets». Bihar osteguna, 22:00etan, Kixkalen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!