Hernaniko Ezker Abertzaleak jakinarazi du pozik dagoela, datorren maiatzaren 9tik aurrera, atez ateko bilketa sisteman parte hartuko dutelako hernaniarrek, «Italiako, Alemaniako eta Europako beste hainbat herritako ereduari segida emango diogulako, gure hondar alea jarriz», azaldu du.
«Konponbidea aurkitzen jakin dugu»
Gaineratu du, zaborraren arazoaz ohartu eta konponbidea aurkitzen jakin duela Hernanik. «Atez Atekoak beste logika bati erantzuten dio, kontsumitzen dugunarekiko ardurarekin jokatzea, hain zuzen». «Aukera paregabea dugu, bakoitzak pauso/keinu txiki bat eginda, denon artean, pauso erraldoi bat emateko», azpimarratu du. Eta zorionak eman dizkie denei, Atez Atekora egokitzeko egindako lanagatik. «Zorionak denoi! Bide berri bati ekingo diogu igandean, denok elkarrekin; eta honen arrakasta ere, denona izango da. Gora Hernani!».