Euskal Unibertsitatearen aldeko jardunaldiak bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 7a, 02:00

Herri jakintzan oinarritutako euskal unibertsitate baten alde, jardunaldiak antolatu ditu Euskal Herriak Bere Eskola taldeak. Goiz osoko jardunaldiak izango dira, Langile ikastolako Santa Barbara eraikinean, eta guztira zortzi hitzaldi izango dira, lau zutabetan banatuta. 1) Euskal eleaniztasuna hezkuntzan; 2) Herritik herriarentzat; 3) Ikerkuntza eta nazio garapena; 4) Parekidetasuna eta hezkuntza. Gai bakoitzari buruz bi hitzaldi izango dira: goizeko 09:30etatik 11:00etara, eta 11:30etatik 13:00etara. Ondoren ekitaldia egingo dute 13:30etan Gudarien plazan, eta bukatzeko, kantu bazkaria izango da. Txartelak bertan izango dira, 10 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!