Iñaki Soto, Gara egunkariko kazetari eta Iritzia saileko arduradunak egoera politikoa izango du aztergai gaur Hernanin. Hitzaldia Hernaniko Natza kultur elkarteak antolatu du. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Udaletxeko Areto Nagusian.
Natza elkarteak egungo egoera politikoaz herria informatzeko asmoz, antolatu duen bigarren jardunaldia da gaurkoa. Joan den ostegunean Imanol Muruak Loiolako Hegiak liburua aurkeztu zuen. Maiatzaren 20an, Periko Solabarriak hitz egingo du: 70 hamarkadako inmigrazio espainiarrari buruz.
Garako kazetaria
Iñaki Soto (Iruñea, 1975) Filosofian lizentziatua da. Egun Zarautzen bizi da eta Gara egunkariko kazetaria da. Iritzia saileko arduraduna izateaz gain, politikako analista da.