Kantuz abesbatzak kontzertua emango du larunbatean, Milagrosan, urteroko Kantuz Eguna ospatuko baitu. Aurten ordea, bada berezitasun bat, 20 urte betetzen baititu Kantuzek, lehendabizikoz Hernaniko kaleak alaitu zituela. Orduko eta oraingo kide guztiak gonbidatu ditu abesbatzak, etzi, ospakizunera azaldu daitezen, eta parte hartu dezaten, festan. «Aurten hogei urte betetzen ditugu, eta koruko partaide izan diren guztiak gonbidatu nahi ditugu. Oso gustoko izango genuke larunbatean gurekin ospatzera etorriko balira».
15 kanta, eta gonbidatu bereziak: Hari Laukotea
Guztira 15 kanta eskainiko ditu abesbatzak, Milagrosan, 19:45etan hasita, eta gonbidatu gisa Anonimuss Hari Laukotea ariko da. Hiru zati izango ditu kontzertuak. Lehendabizikoan abesbatzak 9 kanta eskainiko ditu; bigarrenean Hari Laukoteak
2 kanta; eta hirugarrenean, denak batera, 4 kanta. Guztira, hamabost.
Kantuzek lau zuzendari izan ditu 20 urtean, eta larunbatean eurek izango dira zuzendari: Jaione Escudero, Javier Zubimendi, Amaia Sasian, eta Igor Arroyo.