«pelikulan desagertzen diren galtzak nireak dira». Hala esan dio Kronikari, Erika Elizari hernaniarrak. Gaur ikusiko dugun Nireak dira! filmak sari nagusia irabazi zuen 2009ko Kameratoia lehiaketan. Egileak zortzi ziren, Blakandeker Films izeneko taldea, hain zuzen; tartean, Elizari, Ikus Entzunezko karrera bukatzen ari den hernaniarra.
Karrerako laugarren mailan film laburrak produzitzen hasi dira, eta mordoxka egin dituzte dagoeneko. «Lehendabizikoa egin, eta saria irabazi genuen. Lan oso polita da, baina dirudiena baino gogorragoa». Sortze lana gustatzen zaio Elizariri batez ere: «Istorioa pentsatu, gidoia idatzi... lan kreatiboa gustatzen zait neri. Serie bat egingo nuke gustora, noizbait». Hasiera, behintzat, bikaina eman dio!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!