Film laburrak, gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 6a, 02:00

Bederatzi pelikula motz ikusteko aukera izango da, gaur, Biterin, 19:30etan, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Koldo Almandoz zuzendaria bertan izango da, ‘Ahate Pasa’ pelikula aurkezten.

Laburbira deitu diote, eta bederatzi film labur botako dituzte, Biterin, Dobera Eus­kara Elkarteak eta Topa­gu­nea Federazioak antolatuta. 2008 eta 2009an egindako euskerazko labur onenak ikusteko aukera izango du, Biterira hurbiltzen denak, eta galderak zuzenean egiteko aukera ere bai, Koldo Almandoz zine zuzendariari. Almandozek egindako Ahate Pasa pelikula emango dute, hasteko, 19:30etan.

Zuzendari ezagunak,
eta tartean, hernaniar bat

Koldo Almandoz, Telmo Es­nal, Iñigo Sanz... ezagunak di­ra, eta euren lanak ikusiko di­ra gaur Biterin. Eta baita Eri­ka Elizari hernaniarrak taldelanean egindako beste film bat ere, Nireak dira!.
Laburbira apirilean hasi zen, eta 26 herritan emango dute, maiatza bukaera arte. 

AHATE PASA
Koldo Almandoz 2009 (12’)
ZORION HUTSA
Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernandez, Vanessa Martin, Gorka Montiel eta Malen Ulazia.
2008 (13’)
NORA ZOAZ
Iñigo Sanz 2009 (4’)
CLARK & BORIS
JL.Barredo-I.Garcia 2009 (11’30`)
ODISEA ETXALDEAN
U.Mauduit-I.Salaberri 2008 (4’)
KAMERATOIA
-Nireak dira! 2009 (2’)
-Neguko hitzak 2009 (3’20`)
Esaiok
Arkaitz Basterra 2009 (7’)
AMONA PUTZ!
Telmo Esnal 2009 (9’)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!