Aldaketa: Sierra Cebollera, ekainean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 5a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak jakinarazi duenez, bi aldaketa izan dira, irteera egutegian. Sierra Cebollerara ekai­­naren joango dira, eta ez uztailean. Elkartez kan­po­ko arrazoiak direla eta, ezi­nezkoa da uztailean irteera hori egitea, eta beraz, hila­bete aurreratu dute, ekainaren 5 eta 6ra. Horrek ordea, beste irteera bat aldatu du: Baraibar-Lizarrusti trabesia, ekainaren 6an egin beharrean, uztailaren 4an izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!