Irati Ugalde hernaniarrak irabazi egin zuen asteburuan GRAVN torneoko finala, paleta goma modalitatean, trinketean, jubenil mailan. Aburuza izan zuen bikote lagun, eta bi gipuzkoarrek irabazi egin zieten bizkaitarrei, 30-15. Urteko txapelketarik garrantzitsuena izaten da GRAVN txapelketa, inguruko probintzietako pelotaririk onenak izaten baitira bertan; hala ere, denei gaina hartu diena, Epeleko kastakoa, Irati Ugalde. Ugaldek urte bikaina daramaki, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketak irabazi ditu, eta Espainiako Trinkete Txapelketa ere irabazi du, eta Argentinan jokatutako mundialean bigarren postua lortu zuen.
Eneritz Perezek ere finala zuen asteburuan, eta txapeldunorde izan da, Zuazu bikote zuela, Nafarroaren kontra 30-19 galduta.