Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna hernaniarrak Irunen aritu ziren asteburuan Espainiako Kluben Kopan. Txapelketa berezia da hau, izan ere, igeriketa bezalako kirol indibidualean, klub bakoitzaren lan kolektiboa saritzen da Espainiako Kluben Kopan.
Mañel Aizpurua eta Olatz Altunak, beraien marka onekin, puntu ugari pilatu zituzten beraien klubentzako. Mañelek, Bardulia igeriketa taldearekin hartu zuen parte eta Olatzek Bidasoa XXI taldearekin.
Bi klubak, Gipuzkoako igerilariez osatuta daude eta estatuko klub indartsuenen kontra leihatu ziren Iruneko txapelketan. Bidasoa XXI-eko neskak podiumetik gertu geratu ziren baina azkenean sailkapen orokorrean laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Barduliako igerilariek 6. postua lortu zuten eta horren ondorioz bi talde gipuzkoarrak bere helburua lortu zuten: datorren urtean ere estatuko igeriketaren ohorezko mailan beste jarraitzea.
Euskadiko Errekorrak
erreleboetan
Igerilari hernaniarrek indibidualki emaitza oso onak lortu zituzten txapelketan eta euskadiko bi record hautsita borobildu zuten beraien lana. Mañelek Barduliako igerilariekin batera estilo libreko 4x100 erreleboko errekorra haustea lortu zuen. Olatzek, berriz, Saseta, Alcantarilla eta Gorbea Bidasoa XXI klubeko igerilariak lagun zituela estilo bereko 4x50m. erreleboan errekorra lortu zuten.