Alex Ugalde hernaniarrak irabazi zuen Euskadiko Arrantza Txapelketa, joan den igandean, Alegian, Oria ibaian. 12 amurrain harrapatu zituen Epeleko arrantzale gazteak. Bigarren Nestor andoaindarra izan zen eta hirugarren Eneko Lasa alegiarra. Ugaldek Espainiako Txapelketa jokatuko du ekainean, Teruelen, eta Europako Txapelketara sailkatzea du helburu.