DBH edo ESOko titulua lortu nahi duenak, azterketa libretik egiteko aukera dauka, maiatzean Hernanin. Antziolako Helduen Hezkuntza ikastetxean (CEPA) egingo dute azterketa, maiatzaren 21ean, eta izena emateko aukera dago, maiatzaren 17ra bitartean.
Libretik egin daitekeen azterketa
Azterketa egiteko aukera edozeinek dauka, baldintza jakin batzuk betez gero. Hiru dira baldintzak: 1) Euskal Autonomi Erkidegoan bizitzea. 2) 18 urte beteta izatea. 3) Matrikulatuta ez egotea, DBHko titulua ematen duten beste ikastetxe ofizialetan.
Bigarren aldiz Hernanin
Hernaniko Helduen Hezkuntzarako ikastetxeak bigarren aldiz egingo du aurten azterketa hori. Lehen ikastetxe gutxi batzuk eskaintzen zuten aukera azterketa hori egiteko, eta orain, HH edo CEPAko ikastetxe guztietan egin daiteke azterketa hori, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hala erabakita.
Jendea animatu nahi dute azterketa horretara, joan den urtean gutxi izan baziren ere.
Matrikulazioa maiatzaren 17a baino lehen
Matrikulazioa egiteko epea zabalik dago, maiatzaren 17a bitartean. Matrikulazioa egitera Antziolako Helduen Hezkuntzako zentrora joan behar da, eta NANa edo Residente Txartela erakutsita nahikoa da. Ordutegia: goizez, 11:30etatik 13:00etara; eta arratsaldez, 19:00etatik 20:30etara. Informazio gehiago: 943 33 53 18 begin_of_the_skype_highlighting 943 33 53 18 end_of_the_skype_highlighting begin_of_the_skype_highlighting 943 33 53 18 end_of_the_skype_highlighting .