San Joanetako egitaraua eta aurrekontua, erabakiko dira, gaur, Gobernu Batzordean

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 7a, 02:00

Gobernu Batzordea izango da gaur, Udaletxeko Alkatetzan, goizeko 11:00etan. 6 punturen artean, aurtengo San Joan jaietako egitaraua eta aurrekontua erabaki daitezke. Latsunbeberriko lurpeko garaje plaza batzuen kontzesioa ere gaur da erabakitzekoa, eta baita bi gairi buruzko oinarriak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!