Adineko pertsona ezinduentzat aldi baterako egonaldiak udaran

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 4a, 02:00

Egonaldiak hilabete osokoak edo hamabost egunekoak izango dira eta uztailean, abuztuan edo irailean eskatu daitezke. Izen ematea Ongintzako bulegoetan egin behar da

Urteko beste garai batzu­e­tan egiten den bezala, Di­putazioak udararako aldi ba­te­rako egonaldiak prestatu di­tu adineko pertsona ezin­duen­tzat. Egon­aldietan izena emateko doku­men­tazioa On­gintzako bulegoetan aurkeztu beharko dute interesatuek. Es­kaera egiteko orduan eska­tzailearen NAN-aren fo­to­ko­pia, honen familia unitatearen diru sarreren egiaztapena eta medikuaren txosten eguneratua aurkeztu behar dira, ere­du ofizialeko eskaera orriaz gain.


Dokumentazioa aurkezteko epe ezberdinak
Inskripzioa egiteko epe ezberdinak ezarri ditu Diputazioak egonaldia egin nahi den hilabetearen arabera. Horrela, aldi baterako egonaldia Uz­tailean egin nahi dutenek maiatzaren 14a baino lehenago aurkeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa. Abuztuan nahiago dutenek, mai­atzaren 28ra arte izango dute egonaldi hauetan izena emateko aukera. Azkenik, iraileko egonaldietan izena emateko epea ekainaren 11ra arte luzatuko da.


Plaza kopuru mugatua
Plaza kopurua mugatua denez epez kanpo aurkeztutako eskaerak, libre dauden plaza, eta plaza huts horien ezaugarrien arabera onartuko dira. Egonaldietarako eskaera guztiak hilabete natural osorako edo hamabostaldi jakin baterako izan beharko dute. Egonaldi hauetan parte hartzeko eskaerak eskainitako plazak baina gehiago balira, Diputazioak lehentasuna emango die urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei. Gainera, eskatzaile bakoitzaren menpekotasun maila eta horrelako egitasmoetarako izaten den gizarte baremoa ere kontuan hartuko dira plazak ba­natzerakoan. Azkenik, atentzio psikogeriatrikoa behar dutenek abuzturako bakarrik eskatu ahal izango dute egonaldia. Informazio gehiago behar duenak Ongintzako bulegoetara jo dezake edota Gipuzkoako Diputazioko gizarte zerbitzuetako arreta eta sarbiderako zerbitzuan, etxean laguntza jasotzeko programan aurkituko du, 943 112 519 begin_of_the_skype_highlighting              943 112 519      end_of_the_skype_highlighting telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!