Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak jakinarazi duenez, drogomenpekotasuna prebenitzeko sentsibilizazio kanpaina berri bat jarriko du martxan gaurtik aurrera. Ostalaritza eta Merkataritzan adingabeei alkohola eta tabakoa saltzeak eta emateak dakartzan arriskuak prebenitzeko antolatu dute sentsibilizazio kanpaina hori. Talde diana bat sortu dute eta zentroko 82 lokal bixitatuko dituzte Hazkunde elkarteko drogomenpekotasun arloko bi espezialistek. Informazioa banatuko diete enpresariei: kanpaina ezagutzera eman, legeari buruzko informazioa pasa, kartelak, pegatinak... Gaur, bihar eta etzi jasoko dituzte bixitak eta baita datorren astean ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!