Aurten zazpi urte betetzen dira Film Laburren Zirkuitua martxan jarri zenetik, eta urtero bezala, euskerazko film laburrek beren lekua izango dute Hernanin, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Estilo ezberdinetako bederatzi film labur izango dira ikusgai ostegunean Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Estilo ezberdinetako
bederatzi lan
Ikusgai izango diren lanek ez dute zerikusirik bata bestearekin. Denetik dago: dokumentala, umorezkoa, profesionala, herriko ikastaroan sortua, bideoklipa, animazioa... Honakoak dira filamak: Koldo Almandozen Ahate pasa, HUHEZIko 6 ikasleren Zorion hutsa, Iñigo Sanzen Nora zoaz, Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciaren Clark & Boris, Urko Mauduit eta Ioseba Salaberriren Odisea etxaldean, Blakandeker Filmsen Nireak dira!, Epalzaren alargunaken Neguko hitzak, Arkaitz Basterraren Esaiok eta Telmo Esnalen Amona putz!.
BEDERATZI FILM LABURRAK:
‘AHATE PASA’
Zuzendaria: Koldo Almandoz.
Psinopsia: Eta bat batean, ahateek pantaila gurutzatzen dute.
‘ZORION HUTSA’
Zuzendaria: HUHEZIko 6 ikasle: Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernandez, Vanessa Martin, Gorka Montiel eta Malen Ulazia.
Psinopsia: ‘Zorion hutsa’ izenburupean, eta ‘hutsak’ berak euskeraz duen esanahiarekin jolastuz, bi istorio kontatzen dira, filmaren momentu batean, patuak elkartuko dituenak. Zorionaren magalean bizi diren bi familiaren egunerokotasunaren zati bat ezagutuko dugu, sinbolismoz eta emozioz blai dauden minutu gutxi hauetan.
‘NORA ZOAZ’
Zuzendaria: Iñigo Sanz.
Psinopsia: Ganbara batean jolasean ari diren ume batzuek, jantzi eta traste zaharrez baliatuz, irudimenezko eta fantasiazko mundu batera bidaiatuko dute.
‘CLARK & BORIS’
Zuzendaria: Jose Luis Barredo eta Iñigo Garcia.
Psinopsia: Aspaldian elkar ikusi ez duten bi lagunen bizitzak asko aldatu dira azken urteetan.
‘ODISEA ETXALDEAN’
Zuzendaria: Urko Mauduit eta Ioseba Salaberri.
Psinopsia: Etxalde koloretsu eta dibertigarri bateko oilo berezi eta eroek ez dute beraien irudimena besterik beharko abentura ikusgarri batean murgiltzeko. Ez da urrutira joan beharrik espazio bidaiak egiteko.
‘NIREAK DIRA!’
Zuzendaria: Blakandeker Films: Aimar Ruiz, Naiara Gonzalez, Naiara Ortega, Erika Elizari, Zain Gonzalez, Mikel Dominguez, Iñaki Larrañaga eta Liher Puente.
Psinopsia: Bermeoko balkoietan zintzilikatutako arropek, auskalo zergatik, lurrera erortzeko joera dute. Kalera galtzak eroriz gero, ondorio bitxi bezain arriskutsuak sortu daitezke.
‘NEGUKO HITZAK’
Zuzendaria: Epalzaren alargunak: Maddi Barber, Libe Larrarte, Andrea Galbete eta Garazi Abrisketa.
Psinopsia: Urteak hitz egin gabe pasa ondoren zoro-etxetik irteten den emakumeak itsasoaren deia jasotzen du.
‘ESAIOK’
Zuzendaria: Arkaitz Basterra.
Psinopsia: Iker, bere auzoko neska alai eta ederrarekin maiteminduta dago. Bere sentimenduak adierazteko ahaleginak egin arren, beldurrak eta segurtasun faltak ez diote uzten. Desesperatuta dago.
‘AMONA PUTZ!’
Zuzendaria: Telmo Esnal.
Psinopsia: Zenbaitetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amonaren falta igartzen dute,
zenbaitetan, soilik.