`Alicia en el Pais de las Maravillas´gaur ikusgai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 2a

Alicia en el Pais de las maravillas pelikula jarriko dute gaur arra­tsaldean Biteri kultur etxean, heldu eta gazteentzat. Hamahiru urte pasa dira Aliciak País de las Maravillas bisitatu zuela, eta egun 19 urte ditu. Orain ingeles batekin da ezkontzekoa, eta ihes egiteko asmotan, erabakitzen du berriro ere untxiaren atzetik joatea. País de las Maravillasera bueltatzen denean ez du aurreko bidaia gogoratuko eta bertan egin zituen lagunek gogoraraziko diote. Pelikula gaur arratsaldean, 17:00etan, eta 19:30etan, Biteri kultur etxean. Sarrerak 3,50 euro balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!