Hernaniko gazteek bide heziketako saioak jaso dituzte astean zehar

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 2a

Hernaniko bost ikatetxeetako neska-mutilek bide heziketako ikastaroa jaso dute as­tean zehar, Udaltzaingoak Her­­naniko Udalarekin elkarlanean antolatutakoa. Ikasta­roaren helburua da, besteak beste, umeek arriskua nola ikus­ten duten aldez aurretik jakinda, hori saihesten ikastea.

Hiru saio ezberdin
Ikastaroa hiru saiotan izan da banatuta, adin tarte ezberdinak kontuan izanda: asteartean, asteazkenean eta ostegunean.
Asteazkenean esaterako, 6-7 urte bitarteko neska mutilek jaso zuten. Lehenengo zebrabideak nola gurutzatu ikusi zuten, eta ondoren, trena hartu eta Andoainera joan ziren. Bertan, mapak eskuan zituztela, autobus geltokiraino joan ziren.
Ostegunean berriz, 5 eta 6garren mailakoak izan zuten ikastaroa. Hasieran klaseak jaso zituzten, bizikletan nola ibili jakiteko, eta ondoren, ikasitakoa praktikan jarri zuten. Praktika Kiroldegiko pelotalekuan izan zen.

Porrotx eta Marimots
bideoklipa grabatzen

Porrotx eta Marimots ere Bide Heziketako saioetan izan ziren. Hiru saioetan hartu zuten parte, bideoklipa ari baitira grabatzen. Bideoklipa udazkenean ikusi ahal izango da. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!