Barazki landareen salmentak ilada luzeak eragin zituen osteguneko ferian

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 2a, 02:00

Hernaniko baratzetan na­baria da udaberria iritsi dela.  Tomateak, piperrak, kalabazak, berenjenak, azelgak... aldatzeko garaia iritsi da. Izan ere, maiatza da barazki landareak aldatzeko urte sasoirik onena, eta nabaritu zen osteguneko ferian. Bukaerako landare postuetan ilada luzeak egin zituzten, Hernanitik eta kanpotik etorritakoek.
Urte sasoi honetan aldatutako barazkiak udaran jaso­tzen dira, eta landare guztien artean preziatuena tomatea bada ere, ohikoenen artean ondorengoak daude: txorizotako piperra, piper morroa, pipermina, kalabazina, kalabaza berria, pepinoa, berenjenak, azelga, aza eta tipula gorria.
Gainerako urte sasoiei da­gokienez, udazken eta ne­guan aldatzen dira porruak, tipulinak, ilarrak eta babak; letxugak berriz, urte sasoi guztietan aldatzen dira.

«Hernaniko azoka inguruko onenetakoa da»
Hernaniko Kronikak Ibarrako Luis Izagirrerekin hitz egin du, Zaldune baserrikoa, eta 16 urtetatik dabil feriaz feria landareak saltzen. Guztira 27 urte daramazki ofizioan eta ondo ezagutzen du Herna­niko feria: «Hernaniko feria inguruetako onenetakoa da, salmenta oso on­a izaten da, bai orain, eta le­hen ere hala izaten zen. Gainera bertako jendeaz gain, inguruko he­rrietakoak ere etortzen dira. Krisirik ez dugu nabaritu, landareak jarri eta beti ematen duen zerbait baita».

Landareen prezioak
Letxuga eta Tuterako kogoiloa
0,04 zentimo landarea
Loloa eta Roblea
0,06 zentimo landarea
Azelga eta Aza
0,08 zentimo landarea
Porrua
3,50 euro zientoa
Tipula
2,50 euro zientoa
Pipermina
0,10 zentimo landarea
Piper txorizeroa
eta piper morroa
0,10 zentimo landarea
Kalabazina, pepinoa
eta berenjena
0,40 zentimo landarea
Tomatea
0,40 zentimo landarea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!