Lierni Martiarena eta Xabier Segura, onenak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 4a, 02:00

Bi hernaniarrek, Lierni Martiarenak eta Xabier Segurak, irabazi dute aurtengo Arabako Dantza Suelto Txapelketa. Zortzi bikote aritu ziren zein baino zein, Arabako Estibalizko Santutegian, joan den larunbatean, eta irabazleen txapela eta zapia hernaniarrentzat izan ziren. Lander Campos eta Haizea Hormaetxea bizkaitarrak lortu zuten bigarren postua. Aurten hemezortzigarren aldiz egin dute Arabako Txapelketa, gero eta ezagunagoa egiten ari dena, eta puntako bikoteak izan dira bertan: Arabako hiru, Bizkaiko bi, eta Gipuzkoako hiru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!