Ostiraletik igandera, Euskal Herriko emakume gazteek, topaketa feministak antolatu dituzte Hernanin. Kuleroak burura eta salto mundura lelopean, feminismoak egun dituen erronkak, gazte ikuspegi batetik landuko dituzte. Hernanin bilduko direnek indarkeria, identitateak, maitasun eredu ankerra edota sorkuntza feministaren inguruan ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko aukera izango dute.
Horretarako, tailer, eztabaida eta mahainguru ugari antolatu dituzte. Horrez gain, larunbatean manifestazioa, ekitaldia eta kontzertuak izango dira; eta igandean, bertso bazkaria.
Hiru prezio ezberdin daude: hiru egunetako bonoa erosten duenak maiatzaren 5a baino lehen, 25 euro ordaindu beharko ditu; egunean bertan, 30 euro. Eta eguneko bonoak ere izango dira 15 euroan. Izen ematea eta informazio gehiago: www.gaztefeministak.blogspot.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!