Hernanik 0-2 irabazi zion atzo Real Unioni partidu polita jokatuta. Etxetik kanpo jokatu izan duten partidurik onenetakoa izan zela azaldu zuen atzo entrenatzaileak. Lehenengo zatia 0-0 berdinduta bukatu zuten eta ondoren iritsi ziren bi golak. Amaia Imazek eta Aizarne Oiarzabalek sartu zituzten.
Hernani Igoera Fasea jokatzen ari da eta atzo irabazi arren, ez du aukerarik lehenengo postua lortzeko. Bi partidu geratzen dira aurretik, baina Eibarrek nahiko puntu ateratzen dizkio. Orain, Euskal Liga sortzearen esperoan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!