Mendi Urruzuno argazkilari onena

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 2a, 02:00

aurtengo Argazki Ra­llyko saridunen berri, here­negun eman zuten, eta Ainara Garcia eta Aimar Errazkin izan dira Hernaniko argaz­kilari onenak. Garcia bildumarik onena aurkeztu duen lehe­nen­go hernaniarra izan da helduen artean, eta Errazkin 13 urtez azpikoen artean. Ira­bazlea berriz, Men­di Urru­zu­no izan da. Biga­rre­na, Maria Agi­rre eta hiru­ga­­rrena Ima­nol Lorenzo. Gaz­te­txoen arte­tik, bigarrena Leire Carques izan da eta hiru­ga­rre­na Aitor Gonzalez. Guz­ti­ra 62k hartu dute parte. Datorren igandean berriz, 12 urtetik beherakoentzako rallya izango da lehenengo aldiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!