Sekulako giroa atzo Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 2a, 02:00

Atzo,  maiatzaren 1a izaki, ospakizunetan murgilduta ibi­li dira Goiz Eguzkiko ki­deak azken bi egunetan. Os­tiralean, Ordiziako Umore Ona eta Goiz Eguzki abes­batzen emanaldiak izan zi­ren. Eta atzo, hildako bazki­deen omenez egindako me­za­ren ondoren, Udaberriko Txapelketaren barruan, kale joko eta karta jokoetako txapeldun eta txapeldunor­deei sariak banatu zizkieten.
Honakoak izan ziren txa­peldunak: tokan, Jose Lopez eta Patro Montenegro; igelan, Jose Lopez eta Vicenta Lopez; botean, Jose Lopez eta Patro Montenegro; dardotan, Jose Iglesias eta Sara Merino; billarrean, Paulino Garcia; musean Lucas Yuste-Florian Martin; tutean, Luciano Cardaba-Pedro Carretero; eskoban, Daniel Carrera-Basilio Barrado; eta Punttoan, Patxi Apecechea-Clementino Baro. Luntxa ere izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!