Bolan, Gipuzkoako Kopa jokatzen ari dira eta bihar bigarren tiraldia izango da Olaberrian. Bertan izango dira Hernaniko bolariak. Lehenengo tiraldia aurreko astean izan zen, Ereñotzun, eta bertan, Idiazabalgo Andoni Berasategi izan zen onena, 47 brila botata. Lehenengo hernaniarra Ibon Miner izan zen 45 brilarekin eta ondoren, M. Arrozpide eta A. Miner 44rekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!