125 urte pasa dira Hernaniko Inmaculada ikastetxeak ateak zabaldu zituela aurreneko aldiz. Ordutik ona, milaka dira bertatik pasa diren ikasle, irakasle eta gurasoak. Horregatik, eta 125 urteak ikastetxearen parte izan direnekin ospatzeko, festa eguna antolatu dute.
Festa maiatzaren 15ean izango da, ikastetxean bertan, eta joan nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik.
Arratsalde osoko festa
Ikasle, irakasle eta gurasoen arteko topaketa Inmakulada ikastetxean bertan izango da. Festa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, mezarekin.
Ondoren, argazki zahar eta berrien erakusketa izango da, beraz, garai zaharrak gogora ekartzeko aukera paregabea. Erakusketak irauten duen bitartean ere izango da ikus-entzunezko emanaldiren bat.
Emanaldiaren ondoren berriz, eta festa egunari amaiera ezinhobea emateko, pintxoak jarriko dituzte bildutakoen gozamenerako.
Izena aldez aurretik eman
Festara joango diren ikasle kopurua jakiteko asmotan, antolatzaileek jakinarazi dute izena aldez aurretik eman behar dela. Izena emateko 943 550 233 telefonora deitu behar da edo inmakulada125@hotmail.es helbidera idatzi.