Kaleko argiak aldatuko ditu Udalak, energia aurrezteko eta argi kontaminazioa jaisteko

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 1a, 02:00

Kaleko argiak aldatu egin­go ditu Udalak. Egungo arau­diek bultzatzen dute ho­rre­tara Udala, eta berehala ha­si­ko ditu lanak, Donostian edo beste herri batzuetan egiten ari diren moduan. Helburua da, energia aurreztea, eta argi kontaminazioa jaistea. Egiten den inbertsioaren %50 suben­tzionatua izango da, Renove Plana+ Eus­kadi 09-ren bidez, 2010eko ekainaren 30a baino lehen egiten bada.
Luminariak, lanparak eta bestelakoak erosteko, deialdi publikoa deitu du Udalak. Hornitzaile lanak enpresa ba­tek egingo ditu, eta kalean Udalak jarriko ditu. Kontra­tazio gastuak: 116.000 euro.

Energia aurreztu, %30 inguru
Argiak aldatzen ikusiko di­tugu beraz, laster Udale­txe­ko langileak. Gaur egun 150-250 vatioko lanparak ditugu gure kaleetan (lekuaren edo fa­ro­laren arabera gehiago edo gutxiago), eta %30 jaitsi nahi zaie indarra, gutxienez. In­da­rra jaitsi arren, modua egin behar da, ordea, kaleko argi­tasuna txukuna izan dadin, eta horretarako luminariak aldatu behar dira (farolen goiko partea). Argi-luminaria horiek ´efizienteagoak` dira; argitasun guztia behera egi­ten dute, eta ez gora (gora argi egiten duten farolak ar­gia alferrik galtzen dute).

Argi kontaminazioa behera
Beraz, laister kalee­tan iku­siko di­tugun farolek, gainean ´txa­­pela` eramango dute, er­diz gora argitasunik egin ez dezaten. Horrela argi konta­mi­nazioa ere txikiagoa da.  Gure herri eta hirie­tan, gauez gero eta argitasun gehiago daukagu (horregatik adibi­dez, gero eta zailagoa da zeru izarratu bat ondo ikustea hiri haundi batean); horri deitzen zaio argi kontaminazioa edo kon­ta­minazio luminikoa, eta hori gutxitzeko ere aldatuko dira kaleetako argiak. 

Langile ikastolaren
mozioa onartu du Plenoak

2010eko Udal Aurrekontuak hurrengo Plenora atzeratu ziren, informe batzuren faltan.
langile ikastolak aurkez­tu­tako mozioa onartu zuen os­te­gunean Plenoak, Gober­nu Tal­dea­ren eta EBren al­de­ko bo­toekin, eta beste alderdi guz­tien absten­tzioa­rekin. Mo­zioak Hernaniko ikastetxeen bate­ra­tzeari bu­ruz hitz egiten du, eta hiru puntu ditu; ba­tean, Uda­lak konpromi­soa har­tzen du, bere esku dituen bi­tar­tekoak jartzeko, admi­nis­tra­zioa­re­kin el­ka­rriz­­ke­tak abia­­tze­ko, kontua konpon­tze­ko bi­dean. Beste bi puntuak dira, api­ri­laren 15ean Gas­teizko Par­­lamen­tuak onartu zituen berberak. Hamaikabat alder­diak beste mozio bat aur­keztu zuen, gai berari buruz, eta ez zen onartu, Gobernu Tal­deak eta EBak aurka boz­ka­tu zute­lako.

Plenoko beste puntuak
2010eko Udal Aurre­kon­tuak hu­rrengo Plenoan ez­ta­bai­da­tuko dira, falta diren informe batzuk jaso eta gero.
Horrez gain, Jon An­za­ren heriotzari buruzko mo­zioa onartu zen, Go­bernu Ba­tzor­deak alde boz­katuta eta EB abstenituta, Alkatearen ka­litateko botu­arekin.
EAJk egindako eskaria,  Atez Atekoaren legalitateari bu­ruz txosten bat egiteko es­ka­tzen zuena, atzera bota zuen Plenoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!