Haitirekin elkartasuna Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 4a, 02:00

Haitirekin elkartasun eguna eta festa antolatu zuten joan den larunbatean Inmakulada ikastetxean. Jolasak eta tailerrak izan zituen larunbatean ikastetxera inguratu zenak, eta sarrera sinboliko bat ordaindu zuten, ondoren Haitira bidali ahal izateko. Oraintsu, lurrikarak gogor astindu zuen Haiti, eta haiei laguntza eskaini nahi izan dio Hernaniko ikastetxeak. Thalitakumi taldeak antolatu zuen ekitaldia, Inmakulada ikastetxeko ikasle eta ikasle ohiek osatzen duten taldeak. Aurrera ere ekitaldi gehiago antolatuko dituztela azaldu zuten arduradunek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!