Hernaniko igerilariak, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2010eko maiatzaren 1a

Igeriketako Espainia­ko Klub­en Kopa hasi zen atzo Irunen eta Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna hernaniarrak ari dira honetan parte hartzen Bardulia eta Bidasoa talde gipuzkoarrekin. Lehengo astean Espai­niako irekian maila ona eman ondoren, hemen ere hala ari­tzea espero dute beraien taldeei laguntzeko. Lorpen pertsonalak baino, bakoitzaren klubari Ohorez­ko mailari eusten laguntzea da beraien helburua txapelketa honetan. Izen haundia eta aurrekontu haundiagoa duten Canoe, Sabadell edo Sant Andreu klubetako igerilarien aurka lehiatu be­harko dute beste batzuen artean, eta horietakoren bat despistatuz gero, agian beraien klubak podiumetik gertu uzteko aukera izan dezakete. Txapelketa atzo arratsaldean hasi zen eta igandera arte luzatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!