Liburu eta Disko azokak atzo zabaldu zituen ateak hirugarren urtez, Hernanin, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Iaz bezala, Plaza Berrin jarri dute, Asier Muniategi Batzordeko koordinatzailearen esanetan, «leku ona delako eta iaz ondo atera zelako». Eskaintzaren aldetik, azken nobedadeak izango dira salgai, guztiak %10eko deskontuarekin, «irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz». 15 postu jarri dituzte. Ordutegia honakoa da: 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 (larunbat, igande eta jai egunetan, ordu erdi gehiago). Azokaren barruan, Jon Arretxe idazleak nobela berria sinatuko du, maiatzaren 8an, eta J:C Irizarrek EKE (Euskal Kanta Enblematikoak) diskoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!