Gazteen arteko bertso txapelketa zaharrena eta esanguratsuena, udaberriarekin iritsi da, urtero bezala; aurten, Hernanin jarriko zaio lehenengo puntua, eta bukatu Lezon egingo da, maiatzaren 28an. Hernaniko bertso eskolako bi taldeak gaur entzun ahal izango dira, beste hiru herritako bertsolariekin batera.
Lau kanporaketa izango dira guztira: Hernani, Ordizia, Arrasate eta Azkoitian jokatuko direnak. Puntu gehien lortzen duten taldeak finalera pasako dira. Finala Lezon, maiatzaren 28an.
Gaztetxoak eta gazteak
Adinaren arabera, bi mailatan jokatuko da txapelketa: 14 urte artekoak eta 14tik 18ra artekoak. Lehenengoak taldeka aterako dira. Bigarrenak beranduago hasiko dute txapelketa, eta banaka lehiatuko dira.