2010 San Antonio Jaietako kartel lehiaketa martxan dago eta lanak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira honako helbidean: Ereñotzuko Olak Auzo elkartea, Ereñotzu 2 (Kultur Etxea), 20 128 Hernani. Nahi duten guztiek hartu dezakete parte baldintzak kontuan izanda: jatorrizko lanek 12cm-ko zabalera eta 32cm-ko altuera izan behar dute; paperezko formatuan eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira, koloretan eta edozein modalitate artistikoan; kartelean San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2010 hitzak agertu behar dira; lana kartazal haundi batean aurkeztu behar da, eta barruan egilearen datuak kartazal itxi batean. Sari bakarra izango da, 100 eurokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!