«Udalaren jarrerarekin ondoezik gaude»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 30a, 02:00

Portu Auzo Elkarteak jaki­na­razi du ondoezik eta haserre da­goela Udalarekin, honek  era­­­kutsi duen jarreragatik atez ateko hondakin bilketarako zin­­­tzilikatzekoen kokapena de­­­la eta. Hala azaldu du: «In­gu­ru­men Sailak auzorako proposatutako kokapenen infor­ma­zioa bildu eta bizilagunekin bilera ireki bat egin ondoren, ale­gazio batzuk adostu genitu­en zenbait lekutan kokapena ho­betu zitekeela pentsatuta, eta alternatibak ere aurkeztu genituen».
Ibarro­laburu Pla­zako 9-10-11 portalei dagozki­en zintzili­ka­­tzekoekin, ordea, aldaketak proposatu arren, akordiorik lortu ez dutela ikusita, Inguru­men zinegotzia­rekin ha­­rre­manetan jartzen ahalegindu direla azaldu dute. Eta erantzunik ja­so gabe, zintzilikatzekoak jarri di­tuz­tela nabarmendu dute: «Le­he­nengo aldiz Udal langileak postea jartzera etorri zirenean, bizilagun talde bat aurka azaldu zen eta langileek alde egitea era­baki zuten. Handik 11 egu­ne­tara, Zinego­tziaren berririk ga­be, berriz azal­du ziren, oraingoan goizeko 08:00etan eta 2 udal­tzainez eskoltatuak. Eta ez zen hainbesteraino, inongo mo­men­tuan ez baitzitzaien meha­txurik egin!».
Ingurumen zinegotziari zu­­­zen­du dira: «esan nahi diogu be­­­­re berrien zain jarrai­tzen du­gula arazo hau konpontzeko. Bes­tela Herna­ni­ko Udalari ego­tzi beharko diogu herritarren par­tehartzeari bu­ruzko kon­tzep­tu be­rria asma­tzea: «pen­tsa­tu komenigarri zaizuena, nahi duguna egingo dugu-ta».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!