Maiatzaren 7, 8 eta 9an Emakume Gazteen III. Topaketak izango dira Hernanin, Kuleroak burura eta salto mundura! lelopean. Topaketa horietan izena emateko aukera badago dagoeneko. Gainera, maiatzaren 5a baino lehen apuntatzen denak 25 euro ordainduko ditu, bestela 30 euro. Eguneko bonoak erosteko aukera ere badago, 15 eurotan. Sarrerak honakoa biltzen du: lotarako lekua, dutxak, otorduak, kontzertuak eta tailerrak. Apuntatzeko www.gaztefeministak.blogspot.com helbidean eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!