Gipuzkoako azken jaialdia gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 30a, 02:00

Xibako Gipuzkoako azken jaialdia izango da gaur Hernanin. DBH 1 eta 2 mailako 400 neska-mutilek hartuko dute parte; guztira, Gipuzkoako 14 ikastetxek. Parte hartuko duten herriak honakoak dira: Anoeta, Azpeitia, Donostia, Lazkao, Eskoriatza, Pasaia-Lezo, Urretxu-Zumarraga, Zumaia, Oñati, Usurbil, Elgoibar, Tolosa, Deba eta Errenteria. Goizeko 09:45etan hasiko dira Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!