Maiatzean ez da aspertzeko aukerarik izango; ekintza mordoxka antolatu dituzte gustu guztiak asetzeko moduan. Hasteko, zinea gustoko dutenentzat, Film laburren zirkuitua izango da, maiatzaren 6an, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. 19:30etan izango da Biterin. Egun berean, gaueko 22:00etan, Olinpiadetako bigarren probaren txanda izango da: patin lasterketa.
Maiatzaren 7tik 9ra berriz, Emakume Gazteen Topaketak izango dira. Hiru egunetarako, pentsatu, gozatu eta iraultzeko egitarau eta giro bikaina prestatu dute antolatzaileek. Larunbat horretan, baita ere, Euskal Unibertsoa izango da eta musika nagusi; izan ere, kantuz eguna, Kalez Kale Kantari eta Kalejira Musikatua izango dira. Eta igandean, Haurrentzako Argazki Rallya.
San Isidro, Txalaparta, Hip Hopa eta Elkartasun Eguna
Maiatzak 15, San Isidro eguna larunbatez izango da aurten. Eta urtero bezala, festa antolatu da egun horretarako. Asteburu horretan, gainerakoetan bezala, Olinpiadak izango dira. Eta hilabetea ondo bukatze aldera, 20tik 22ra Txalaparta Festa, larunbat horretan Hip Hop eguna, eta 29an, Elkartasun Eguna.
Horiez gain, ohi bezala, igande Musikatuak, literatur solasaldiak eta Biteriko erakusketak ez dira faltako.
MAIATZEKO EGITARAUA:
Hilak 2, 16 Igande Musikatuak. Tilosetan, 18:00.
Hilak 4-12 Bide Heziketa, marrazki erakusketa, Biterin.
Hilak 6, Film laburren zirkuitua, Biterin 19:30.
Hilak 7-9, Emakume Gazteen Topaketak.
Hilak 8, Euskal Unibertsoa, Tilosetan, 09:00etan hasita.
Kantuz eguna, Milagrosan 19:45.
Kalez Kale Kantari Plaza Berrin, 12:00.
III. Kalejira Musikatua.
Hilak 9, I. Haurrentzat Argazki Rallya, Plazan 09:00-10:00.
Hilak 12, Literatur solasaldiak. Mi vida como hombre. Liburutegian 19:30.
Hilak 15, San Isidro Jaia.
Hilak 15,16,23,28 Herri Olinpiadak.
Hilak 18, Literatur solasaldiak. Hamalau. Liburutegian 19:30.
Hilak 20, 21, 22 Txalaparta Festa.
Hilak 20-eka 27 Eskulanen
erakusketa, Biterin.
Hilak 22, Kontzertua Katalunyako Agrupació Coral Cardedeuenca, Milagrosan 19:45.
VI. Hip Hop Eguna
Hilak 25-29, Biteriko tailerretako haurren lanen erakusketa, Biterin.
Hilak 29, Elkartasun Eguna.
2. Eskuko Azoka, Atsegindegin.
Hilak 31-eka 5, eskolako haurrek
ingurumenaz egindako lanen
erakusketa, Biterin.